lunes, 15 de diciembre de 2014

OSASUN ZERBITZUA UNIBERTSALA, PUBLIKOA ETA KALITATEZKOA IZATEKO BEREKIN ERAMAN BEHAR DU EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATUA?



Mediku bat bere kontsultan:

-Baina, ez nizun esan gehiagorik ez edateko? Oso arteria-presioa altuarekin jarraitzen duzu.

- Ez dut gehiago edaten, doktorea. Pasa den astean esan nizun kantitate bera edaten jarraitzen dut: litro bat ardo otorduetan.

 

Sesto honetan agitzen dena errealitatea  izan daiteke, gutxienez, Gipuzkoan bizi eta bere ama-hizkuntza euskara duten hirutik batentzat, Erakundeekin bere hizkuntzan harremanak izateko eskubidea bermaturik ez baitute. Ezin dugu ahantzi, zinez, komunikazioaren inguruan ari garela, giza komunitate baten berezko komunikazioaz hain zuzen ere. Hori dela-eta, ez zen behin ere eztabaidan jarri behar, oroz gain, Erakundeetatik erabilera sustatzeko egin ahal diren ahaleginen aurrean.

 
 
 Hala ere, etengabe jartzen da eztabaidan, batik bat, egun autonomia-estatutuaren defentsa amorratuan azaldu diren horien aldetik (gogoan izan, botere publikoek Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa kontuan izanik hizkuntza bien erabilera egokia bermatu behar dutela 6.2 artikuluaren arabera). 
 
 

 Gorka Maneiro parlamentariak, Osakidetzako lan-eskaintza publikoa zela-eta, 2011 inguruan, jarraian irakurri ahal dituzuen bezalako ederrak sartu zizkigun: ““Se vuelve a dificultar la llegada de buenos profesionales de fuera de Euskadi y se lamina el principio de acceso en condiciones de igualdad a los puestos de trabajo de la Administración Vasca. Insisto en que hablamos de puestos de trabajo donde el euskera no se necesita para nada y hablamos de una sobrevaloración excesiva del euskera para puestos de trabajo perfilados (y donde el euskera es, en   numerosos casos, innecesario)

 
Ez dela ezinbestekoa dio; berak akaso ez dago horren premian. Itaun diezaien, bestela, Baztango bailaran bizi direnei. Bestetik, elebakardun profesional onak ikusten ditu soilik, Cervatesen hizkuntzakoak jakina, profesional euskaldunok kaskarragoak izango bagina lez. Hau iruzurra!
Eta zalantzan jartzen du, meritu bezala, oposaketetan euskarari ematen zaion puntuazioa. Jainkoaren izenean! Euskara meritu bat? Gizona, meritua euskarak bizirik segitzea duk!
 
Eta beti alamena ematen hizkuntza-eskakizunekin. Izugarri gustatuko litzaidake gaztelanian hizkuntza-trebakuntza neurtzeko eskakizunak beste batzuei ere jartzea. Ezetz lortu!

Ez da zentzuzko jarrera honako hauena, gaizki ulertzen baita elebitasuna mehatxu lez beti aldean eramatearena herri baten berezko proiektua izan behar zenean, kasu honetan beraiek maite duten herriarena. Espainiako zeruko musika dakarten soinuak ez direnak akabatu nahian, ordara jotzen dute fedegabeko euskaldunen kontra. Mesedez, euskarak guzti horren gainetik egotea merezi du,  gaztelaniak edo beste hizkuntza batek bezala.
 
Erne ibili euskara baztertzeko pankartak eten gabe jasotzen dituzuenak, ea estatubatuarren kontrako 1846ko gatazkan mexikarrei gertatu zitzaien gauza bera gertatzen zaizuen zuei ere, bataila irabazteko zorian zeudela kornetak huts egin eta tropak sakabanatu. Bracito izena zuelakoan nago bataila hura. Zein xelebrea korneta!

 
Testu honi emandako tituluan luzatutako galderari atzera begira, baiezko erantzuna oso bistakoa da. Arestian esan dugun lez, euskararen erabilera gaixoen eta profesionalen arteko komunikazioaren funtsezko osagai gisa ulertzen bada, hau da, egunero elkarrekiko harremanetan ematen den naturaltasun berarekin, ez dugu  sekula unibertsala, publikoa eta kalitatezko zerbitzu bat izango euskararen normalizazioa euskal osasun arloan errealitate nabaria bilakatu arte.

 Oharra: gorroto diot euskararen egunari, haurtxo errugabeen egunari gorroto diodan modu berean.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario